XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAURTIKETEA

Lantegi bateko nagusiak egun aretan ezusteko ikerraldi bat egitea erabagi eban, eta idaztegitik lantegira jatsita, olezko kutxa baten jesarrita gazte bat ikusi eban.

Asarre gorrian, auxe itaundu eutsan:

- Zenbat ordaintzen dautsue astean.

- Eun dolar - mutil alperrak erantzun.

Nagusiak diru-zorrotxutik 20 dolarreko bost txartel atara, eta emonda gero, oiuka auxe esan eutsan:

- Emen dozu astebete bateko alogerea, eta orain alde egin, egundo be ez biurtzeko...!

Ezer esan barik gazteak dirua gorde, eta alde egin eban.

Ekusanak arrituta andik ur egoan sail aren arduradunari,

- Aizu itaundu eutsan nagusiak noiztik egiten du lan emen gazte orrek...?

- Bera ez da emekoa.

Agindu bat ekarteko etorri da.

Arrakasta lortu dauanak, ez ebazan atxaki asko ipiñiko.